Powered By Blogger

viernes, 1 de marzo de 2013

ARGUDIOZKO TESTUA




EUSKAL PRESO DENAK EUSKAL HERRIRA
Azken bolada honetan asko hitz egiten da euskal presoei buruz, manifestazio ugari aurkitzen ditugu gure hirietan. Manifestazio haietan presoen familiarrak eta lagunak azaltzen dira, presoak hona etortzearekin asmoarekin. Gauza guztiekin bezala, beste batzuk horren kontra daudela, pertsona horiek biktimen lagun eta senideakdira.
23 urte indarrean daramatzan sakabanaketa politikak, astebururo milaka eta milaka euskal herritarren bizitza arriskuan jartzen ditu. Euskal presoen senide eta lagunek, bataz beste 1400 kilometrotako distantzia burutu behar izaten dute bisita bat burutzeko, horrek dakarren arrisku eta gastu ekonomiko handiarekin, horregatik manifestazio horiek egiten dira, pixkanaka pixkanaka hau desagertzeko nahian.
Egia da presoek gauza txarrak egin dituztela eta horregatik ordaindu behar dutela, baina ez da hau herrialde garatuta, nik uste dut ez dela ezer gertatuko preso hauek Euskal Herrira etortzen badira, ez diotela inori kalte egiten; gainera, senide eta lagunak bisitatu ahal izango dituzte astebururo.
Bestetik 14 euskal preso gaixotasun larriak pairatu arren – minbizia ezberdianak, gaixotasun psikologiko larriak, e.a. – espetxean jarraitzen dute. Bere biziak arriskuan egon arren kartzelan daude eta gainera senideak ezin dute haiek bisitatu.
Azken finean, pertsonak dira eta ez dute merezi horrela tratatzea, gainera ez dute bakarrik presoei izorratzen haien familia eta senidei ere bai. Legea aldatu behar bada aldatzeko, gauza horiek ez dut uste hain zailak direla egiteko.