EUSKAL PRESO DENAK
EUSKAL HERRIRA
Azken bolada honetan
asko hitz egiten da euskal presoei buruz, manifestazio ugari
aurkitzen ditugu gure hirietan. Manifestazio haietan presoen
familiarrak eta lagunak azaltzen dira, presoak hona
etortzearekin
asmoarekin.
Gauza guztiekin bezala, beste batzuk horren kontra daudela, pertsona
horiek biktimen
lagun eta senideakdira.
23 urte indarrean
daramatzan sakabanaketa politikak, astebururo milaka eta milaka
euskal herritarren bizitza arriskuan jartzen ditu. Euskal presoen
senide eta lagunek, bataz beste 1400 kilometrotako distantzia burutu
behar izaten dute bisita bat burutzeko, horrek dakarren arrisku eta
gastu ekonomiko handiarekin, horregatik manifestazio horiek egiten
dira, pixkanaka pixkanaka hau desagertzeko nahian.
Egia da presoek
gauza txarrak egin dituztela eta horregatik ordaindu behar dutela,
baina ez da hau herrialde garatuta, nik uste dut ez dela ezer
gertatuko preso hauek
Euskal Herrira
etortzen badira, ez diotela inori kalte egiten; gainera, senide eta
lagunak bisitatu ahal izango dituzte astebururo.
Bestetik 14 euskal
preso gaixotasun
larriak pairatu arren – minbizia ezberdianak, gaixotasun
psikologiko larriak, e.a. – espetxean jarraitzen dute.
Bere biziak arriskuan egon arren kartzelan daude eta gainera senideak
ezin dute haiek bisitatu.
Azken finean,
pertsonak dira eta ez dute merezi horrela tratatzea, gainera ez dute
bakarrik presoei izorratzen haien familia eta senidei ere bai. Legea
aldatu behar bada aldatzeko, gauza horiek ez dut uste hain zailak
direla egiteko.

Bikain Iker!
ResponderEliminar